XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

INOZO SUDURLUZEA

JOKO MOTA: Kontrolatua / Kode murritzekoa / MAILA: Hasierakoa /.

ANTOLAKETA: Binaka / DENBORA: 10 / TREBETASUNAK:/ HELBURUAK: DINAMIKA //.

MATERIALEA: Begiak estaltzeko bi zapi.

AZALPENA: Ikasleak bikoteka jarriko ditugu.

Lehenengo bikotea banatuko dugu, partaide bakoitza aurrez aurre dauden ormetan kokatzen ditugularik.

Gela ongi aztertzeko esango diegu; oinez eta begiak estalita elkartzea dute eginkizuna, izan ere.

Orduan, bi eskuak burla egiteko keinua osatuz jar ditzatela esango diegu, hau da, hatzamar lodia sudurrean eta eskua zabal zabalik, beste eskua segidan.

Begiak estali eta bi minuturen buruan elkartu behar dute puntako hatzamar txikiak elkar ukitzen dutelarik.

Honetarako beste ikasleek hitzez lagunduko diote bikoteari.

Hauxe egin ondoren bigarren bikotea hasiko da, baina, hasi bezain laster, bikotearen partaide bat kenduko da, bestea konturatu barik, hortaz, bakarrik jardungo du.

Besteek animatuko dute (hori horixe! hortxe, ezkerretara ez, atzera!...) ez dadin kontura.